2022-10-03 - EZOHIKO BATZARRA - BALDINTZAK ETA KAPITAINAREN HAUTAKETA
Datorren
2022ko azaroaren 20an, kapitaina berria hautatzeko Ezohiko Batzarra egingo da. Lekua Hondarribiko Klub Nautiko elkartea izango da goizeko 10:00etan.
Eguneko ordena:
1. Informazio orokorra
2. Kapitainaren Aukeraketa
Kapitaina izateko hautagaiak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 1etik 15era izango da eta horretarako jarritako postontzira, Batzorde Iraunkorreko edozein kideri edo kapitainari idatziz zuzendu beharko dira. Bete beharreko baldintzak hauek dira:
- Adin nagusikoa izatea
- Akartegi auzoan jaio edo bizitzea. Hondarribiarra ez bada, hautatua izatean alardearen aginte-batzordean proposatuko da, alardearen ordenantzaren bederatzigarren artikuluan ezarritakoaren arabera.
- Gutxienez 10 urtez jarraian Akartegi konpainian desfilatu izana.
Eskaerak modu hauetako batean aurkeztu behar dira:
1- Bidali: Posta-kutxa 367 - 20280 Hondarribia (Gipuzkoa).
2- Akartegi konpainiako batzorde iraunkorreko edozein kideri edo oraingo kapitainari entregatzea.
Eskaerak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 1etik 15era izango da.
Ordezkaritza botoa:
bertaratu ezin baduzu, botoa delega dezakezu hemen deskargatu dezakezun formularioa betez [DESKARGATU HEMEN ORDEZKARITA BOTOA]
____________________________________________________________________________________________
2022-08-25 - TXIBILITO TAILERRA 2022
Ikasi, hobetu edo jotzeko moduari buruzko zalantzak argitu nahi duten guztiek (txibilito, erredoble edo partxe):
NON: Pirata parkea (arboleda Marco Polo)
ORDUA: 18:30/19:30
EGUNAK: Abuztuak 29 eta 30
____________________________________________________________________________________________
2022-08-25 - 2022KO ENTSAILUEN DATAK, ORDUTEGIA ETA IBILBIDEAK
Aurtengo Alarderako entsailuak Irailaren 2, 3, 4 eta 5ean izango dira Kopatik aterata. Geratzeko ordua 19:45etan izango da. Ibilbideak jakiteko, egin ezazu klik hemen.
Animatu jendeari entsailuetara etortzea
_____________________________________________________________________________________________
2022-07-21 - ORDEZKATZE BOTOA 2022
Botoa ordezkatzeko, fitxa deskargatu beharko duzu hemen klik eginez.
Gogoratu, konpainiako partaide guztiek estatutuen 3. artikulua bete beharko dutela boto eskubidea izateko.
Boto ordezkatuta EZ DU KONTATZEN Urteko Batzar Orokorrean asistentzia bezala.
____________________________________________________________________________________________
2022-07-21 - URTEROKO BATZAR OROKORRA 2022
Pandemia ondoren, gure Alardea bueltan da!
Akartegiko bazkidei luzatzen zaizue datorren Uztailaren 25ean astelehena ospatuko dugun urteroko
batzar orokorrerako gonbidapena Hondarribiko Jaizkibel Hotelean goizeko 10:00etan egingo dena.
Itxaroten zaituztegu.
____________________________________________________________________________________________
2019-07-08 - KUOTA ORDAINKETA 2019
Kontu zenbakia heman ez duten horiek 12€-ko diru sarrera egin beharko dute, partaidearen izen eta bi abizenak azalduz Uztailak 15 baino lehen Caja Laboral ES09 3035 0049 010490054853 kontuan.
Gogoratu Uztailak 31 baino lehenago pasako dela 2019ari dagokion kuota 12€ emandako banketxeko kontutik.
____________________________________________________________________________________________
2019-07-08 - KANTINERAREN AUKERAKETA ETA BALDINTZAK 2019
2019 kantineretako hautagaien proposamena aurkezteko epea zabalduta
Konpainiako barne araudietan azaltzen den bazala 15.1 artikuluan hautagaiek aukeratua izateko ondorengo baldintza hauek bete beharko dituzte:
a.- Emakumea izatea
a.- 20 urte beteak izatea, edo aukeratutako urtean betetzea
b.- Gutxienez 10 urtez Hondarribian bizitzea
c.- Akartegin bizitzea edo konpainian 10 urtez desfilatzen duen kide baten alaba, biloba edo arreba izatea. Akartegin desfilatu duten Kantinera guztiak Konpainiako partaide dira, etzaie 10 urte desfilatzeko baldintza ezartzen.
Proposamenak idatziz eramango dira horretarako jarritako postontzira:
Apto. de Correos 367
20280 Hondarribia
Urteko Uztaila 15 baino lehenago.
Proposamenean ondoko datuak idatziko dira:
Izena eta bi abizenak, jaiotze data eta lekua, NANen fotokopia edo jaiotze agiria, gaur egungo bizilekua, harremanetarako telefonoa, proposatutako hautagaiaren argazki eguneratua, eta datu guzti horietaz gainera, hautagaia Hondarribian jaioa ez bada, gutxienez 10 urtez bertan bizi delako ziurtagiria, hiri honetako Udaletxeko Estatistika eta Zentsu Bulegoan emandakoa.
Balditza guztiak betetzen ez duten proposamenek EZ dira onartuak izango
____________________________________________________________________________________________
2018-07-12 - URTEROKO BATZAR OROKORRA 2018
Akartegiko bazkidei luzatzen zaizue datorren Uztailaren 22an igandea ospatuko dugun urteroko
batzar orokorrerako gonbidapena Hondarribiko Hotel Jaizkibelen goizeko 10:00etan egingo
dena.
Itxaroten zaituztegu.
____________________________________________________________________________________________
2018-03-02 - KONPAINIAREN URTEROKO BAZKARIA
Urtero bezala bazkari bat antolatu da konpainiaren kide guztientzat. Apirilaren 21an izango da Jaizkibel Hotelean 14ak aldera.
Apuntatu nahi duenak konpainiaren komisio kide bateri jakinarazi beharko dio (e-maila info@akartegi.net, telefonoz, whatsapp-ez...) eta lagun batekin joan daiteke.
Menua aurrerago jakinaraziko da.
Azken eguna apuntatzeko: Apirilaren 7an
____________________________________________________________________________________________
2017-07-08 - KANTINERAREN AUKERAKETA ETA BALDINTZAK 2017
Datorren Uztailaren 25an aurtengo alardearen kantinera aukeratzeko urteko bilera egingo da. Aurtengo lekua Jaizkibel Hotela izango da, eta aukeratutako ordua 10:00etan.
2017ko Kantinerak aurkezteko epea zabalik
Hautagaiak aurkezteko azkeneko eguna Uztailaren 20a izango da. Bete beharreko baldintzak hurrengoak dira:
Araudiaren 15.1 artikuluan jartzen duen bezala, Kantinera hautagaiak honako baldintza hauek bete behar ditu:
1.- Emakumea izatea
2.- 20 urte beteak izatea, edo aukeratutako urtean betetzea.
3.- Gutxienez 10 urtez Hondarribian bizitzea.
4.- Akartegin bizitzea edo konpainian 10 urtez desfilatzen duen kide baten alaba, biloba edo arreba izatea. Akartegin desfilatu duten kantinera guztiak konpainiako partaideak dira, etzaie 10 urte desfilatzeko baldintza ezartzen.
Proposamenak posta idatziz bidaliko dira horretarako jarritako postontzira:
Apto. de Correos 367
20280 Hondarribia
Proposamenean ondoko datuak idatziko dira:
Izena eta bi abizenak, jaiotze data eta lekua, NANen fotokopia edo jaiotze agiria, gaur egungo bizilekua, harremanetarako telefonoa, proposatutako hautagaiaren argazki eguneratua, eta datu guzti horietaz gainera, hautagaia Hondarribian jaioa ez bada, gutxienez 10 urtez bertan bizi delako ziurtagiria, Hiri honetako Udaletxeko Estatistika eta Zentsu Bulegoan emandakoa.
Baldintza horiek betetzen ez dituzten proposamenak kendu egingo dira.
Edozein kontsultarako: info@akartegi.net
_____________________________________________________________________________________________
2017-02-27 - KONPAINIAREN URTEROKO BAZKARIA
Urtero bezala bazkari bat antolatu da konpainiaren kide guztientzat. Apirilaren 8an izango da Jaizkibel Hotelean 14ak aldera.
Apuntatu nahi duenak konpainiaren komisio kide bateri jakinarazi beharko dio (e-maila info@akartegi.net, telefonoz, whatsapp-ez...) eta lagun batekin joan daiteke.
Menua aurrerago jakinaraziko da.
Azken eguna apuntatzeko: Martxoaren 25ean
____________________________________________________________________________________________
2016-07-05 - TXIBILITOENTZAT TAILERRA 2016
Berritasun bezala, aurten txibilitoa jotzen ikasi edo hobeto nahi duenarentzat tailerra antolatuko dugu. Alkartasuna elkartean izango dira Abuztuaren 31an eta Irailaren 1ean arratsaldeko 19:00etan. Interesatuta dagoena konpainiarekin harremanetan jarri.
____________________________________________________________________________________________
2016-07-05 - 2016KO ENTSAILUEN DATAK, ORDUTEGIA ETA IBILBIDEAK
2016ko Alarderako entsailuak Irailaren 2, 3, 4 eta 5ean izango dira Kopatik aterata. Geratzeko ordua 19:45etan izango da. Ibilbideak jakiteko, egin ezazu klik hemen.
Animatu jendeari entsailuetara etortzea
_____________________________________________________________________________________________
2016-07-05 - KANTINERAREN AUKERAKETA ETA BALDINTZAK 2016
Datorren Uztailaren 25an aurtengo alardearen kantinera aukeratzeko urteko bilera egingo da. Aurtengo lekua Jaizkibel Hotela izango da, eta aukeratutako ordua 10:00etan.
2016ko Kantinerak aurkezteko epea zabalik
Hautagaiak aurkezteko azkeneko eguna Uztailaren 14a izango da. Bete beharreko baldintzak hurrengoak dira:
Araudiaren 15.1 artikuluan jartzen duen bezala, Kantinera hautagaiak honako baldintza hauek bete behar ditu:
1.- Emakumea izatea
2.- 20 urte beteak izatea, edo aukeratutako urtean betetzea.
3.- Gutxienez 10 urtez Hondarribian bizitzea.
4.- Akartegin bizitzea edo konpainian 10 urtez desfilatzen duen kide baten alaba edo arreba izatea.
Proposamenak posta idatziz bidaliko dira horretarako jarritako postontzira:
Apto. de Correos 367
20280 Hondarribia
Proposamenean ondoko datuak idatziko dira:
Izena eta bi abizenak, jaiotze data eta lekua, NANen fotokopia edo jaiotze agiria, gaur egungo bizilekua, harremanetarako telefonoa, proposatutako hautagaiaren argazki eguneratua, eta datu guzti horietaz gainera, hautagaia Hondarribian jaioa ez bada, gutxienez 10 urtez bertan bizi delako ziurtagiria, Hiri honetako Udaletxeko Estatistika eta Zentsu Bulegoan emandakoa.
Baldintza horiek betetzen ez dituzten proposamenak kendu egingo dira.
Edozein kontsultarako: info@akartegi.net
_____________________________________________________________________________________________
2016-03-18 - AKARTEGI KONPAINIAKO URTEROKO BAZKARIA 2016
Urtero bezala Akartegiko bazkaria izango dugu Apirilak 9an Jaizkibel Hotelean. Denak gonbidatuta zaudete bazkarira. Animatu zaitezte!! Gora Akartegi!!
GARRANTZITSUA: Apuntatzeko bidali emaila: info@akartegi.net
_____________________________________________________________________________________________
2015-08-29 - KARTUTXOEN BANAKETA
Kartutxoak entsailuen egunetan banatuko dira arratsaldeko 19:00etan Jaizkibel Hotelean. Puntualtasuna eskatzen da.
GARRANTZITSUA: Hilak 8an, Alarde egunean, ez da kartutxorik banatuko.
_____________________________________________________________________________________________
2015-08-29 - 2015KO ENTSAILUEN DATAK, ORDUTEGIA ETA IBILBIDEAK
2015ko Alarderako entsailuak Irailaren 2, 3, 4 eta 5ean izango dira Kopatik aterata. Geratzeko ordua 19:45etan izango da. Ibilbideak jakiteko, egin ezazu klik hemen.
Animatu jendeari entsailuetara etortzea
_____________________________________________________________________________________________
2015-07-05 - 2015 URTEKO KUOTA
Gogoratu Uztailaren 15a baino lehen, 2015eko kuotaren 10€-ko zenbatekoa pasako zaizue zuen kontu korrontetik.
Kontu korrontearen zenbakia eman ez dutenek Uztailaren 15a baino lehen 10€ko ingreso bat egin beharko dute Laboral Kutxako 3035 0059 80 0591075324 kontuan, haien izen eta bi abizenak adieraziz.
_____________________________________________________________________________________________
2015-07-05 - KANTINERAREN AUKERAKETA ETA BALDINTZAK 2015
Datorren Uztailaren 25an aurtengo alardearen kantinera aukeratzeko urteko bilera egingo da. Aurtengo lekua Hondarribiko Club Naútico Elkartean izango da, eta aukeratutako ordua 10:00etan.
2015ko Kantinerak aurkezteko epea zabalik
Hautagaiak aurkezteko azkeneko eguna Uztailaren 17a izango da. Bete beharreko baldintzak hurrengoak dira:
Araudiaren 15.1 artikuluan jartzen duen bezala, Kantinera hautagaiak honako baldintza hauek bete behar ditu:
1.- Emakumea izatea
2.- 20 urte beteak izatea, edo aukeratutako urtean betetzea.
3.- Gutxienez 10 urtez Hondarribian bizitzea.
4.- Akartegin bizitzea edo konpainian 10 urtez desfilatzen duen kide baten alaba edo arreba izatea.
Proposamenak posta idatziz bidaliko dira horretarako jarritako postontzira:
Apto. de Correos 367
20280 Hondarribia
Proposamenean ondoko datuak idatziko dira:
Izena eta bi abizenak, jaiotze data eta lekua, NANen fotokopia edo jaiotze agiria, gaur egungo bizilekua, harremanetarako telefonoa, proposatutako hautagaiaren argazki eguneratua, eta datu guzti horietaz gainera, hautagaia Hondarribian jaioa ez bada, gutxienez 10 urtez bertan bizi delako ziurtagiria, Hiri honetako Udaletxeko Estatistika eta Zentsu Bulegoan emandakoa.
Baldintza horiek betetzen ez dituzten proposamenak kendu egingo dira.
Edozein kontsultarako: info@akartegi.net
_____________________________________________________________________________________________
2015-06-15 - URTEKO BAZKARIA 2015
Pasaden Maiatzaren 2an ospatu zen Akartegi Konpañiako urteko bazkaria, bertara kide eta kide ohiak gerturatu ziren, elkarrekin Jaizkibel Hotelari homenaldi txiki bat eskeini genion bere interes gabeko laguntzarengatik.
_____________________________________________________________________________________________
2015-01-16 - 2014KO GABONETAKO LOTERIA KOBRATZEKO INFORMAZIOA
Abenduaren 22an saritutako 2014ko Gabonetako Loteria kobratzeko, Irungo Fuenterrabia kalean dagoen 2. Administraziora joan behar da.
_____________________________________________________________________________________________
2014-09-05 - IRTEERA ALARDEA 2014
Datorren astelehenean Irailak 8 Akartegi Konpainia goizeko 6:15etan Kopatik aterako gara. Mesedez, puntualak izan.
Eskopetentzat: Gogoratu hilaren 8an EZ direla kartutxoak banatuko.
_____________________________________________________________________________________________
2014-08-25 - KARTUTXOEN BANAKETA - ALDAKETA!!!
Kartutxoak Irailaren 4an banatuko dira arratsaldeko 19:00etan Jaizkibel Hotelean. Puntualtasuna eskatzen da.
GARRANTZITSUA: Hilak 8an, Alarde egunean, ez da kartutxorik banatuko.
_____________________________________________________________________________________________
2014-08-20 - 2014KO ENTSAILUEN DATAK, ORDUTEGIAK ETA IBILBIDEAK
2014ko Alarderako entsailuak Irailaren 1, 2, 3 eta 4ean izango dira Kopatik aterata. Geratzeko ordua hilaren 1ean 19:30tan izango da, eta hilak 2, 3 eta 4ean 19:45. Ibilbideak jakiteko, egin ezazu klik hemen.
Entsailuetan Eusko ukituko dugu Sainduaren parean.
_____________________________________________________________________________________________
2014-07-02 - KANTINERAREN AUKERAKETA ETA BALDINTZAK 2014
Datorren Uztailaren 25an aurtengo alardearen kantinera aukeratzeko urteko bilera egingo da. Lekua Saindua izango da, eta aukeratutako ordua 10:00etan.
Hautagaiak aurkezteko azkeneko eguna uztailaren 15a izango da. Bete beharreko baldintzak konpainiaren Estatutuetan daude.
Hautagaiak aurkezteko era ezberdinak daude:
- Postaz:
Apto. de Correos 367
20280 Hondarribia
- Kapitainari edo batzordeko kide bateri iritsi araziz.
Edozein kontsultarako: info@akartegi.net
_____________________________________________________________________________________________
2013-09-05 - IRTEERA ALARDEA 2013
Datorren igandean Irailak 8 Akartegi Konpainia goizeko 6:15etan Kopatik aterako gara. Mesedez, puntualak izan.
Eskopetentzat: Gogoratu hilaren 8an EZ direla kartutxoak banatuko.
_____________________________________________________________________________________________
2013-08-18 - KARTUTXOEN BANAKETA
Datorren ostirala Abuztuak 23 arratsaldeko 19:30etan 2013 Alarderako kartutxoak banatuko dira. Banaketa Hotel Jaizkibel-en izango da.
GARRANTZITSUA: Egun hortan jasotzen ez badira, entsailuetan eta Irailak 7ko Guadalupeko Salve-an jaso ahal izango dira. Hilak 8an EZ dira kartutxoak banatuko.
_____________________________________________________________________________________________
2013-08-18 - ENTSAILUAK 2013
2013 Alarderako entsailuak Irailak 2, 3, 4 eta 5ean izango dira arratsaldeko 20:00etan. Irteera Kopatik izango da.
_____________________________________________________________________________________________
2013-07-06 - KANTINERAREN AUKERAKETA ETA BALDINTZAK 2013
Datorren Uztailaren 25an aurtengo alardearen kantinera aukeratzeko urteko bilera egingo da. Lekua Jaizkibel Hotela izango da, eta aukeratutako ordua 10:00etan.
Hautagaiak aurkezteko azkeneko eguna uztailaren 14a izango da. Bete beharreko baldintzak konpainiaren Estatutuetan daude.
_____________________________________________________________________________________________
2013-01-01 - AKARTEGI KONPAINIAKO AFARIA
Datorren Urtarrilaren 25ean Akartegi Konpainiako afari bat egingo da. Afaria konpainiako edozein partaideentzako izango da. Asistentzia konfirmatu beharko da ondorengo helbide elektronikora e-mail bat bidaliz: info@akartegi.net. Eskerrik asko!
_____________________________________________________________________________________________
2012-08-13 - KONPAINIAREN HISTORIA IDAZTEN
Konpainiaren historia idazten ari gara. Horretarako informazioa, anekdotak edota gertakizunak ezagutzen badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan. info@akartegi.net. Eskerrik asko!
_____________________________________________________________________________________________
2012-07-07 - KANTINERAREN AUKERAKETA ETA BALDINTZAK 2012
Datorren uztailaren 22an aurtengo alardearen kantinera aukeratzeko urteko bilera egingo da. Lekua Jaizkibel Hotela izango da, eta aukeratutako ordua 10:00etan.
Hautagaiak aurkezteko azkeneko eguna uztailaren 19a izango da. Bete beharreko baldintzak konpainiaren Estatutuetan daude.
_____________________________________________________________________________________________
2012-03-11 - ESKOPETEN BILERA
Datorren ostiralean, Martxoaren 23an, eskopeten bilera bat egingo da Guadalupe Kanping-ean. Deialdia 19:00tan izango da. Bertaratzea eskatzen da, gai honek garrantzi handia dauka eta.
_____________________________________________________________________________________________
2012-02-26 - ALARDEAN ARMAK ERAMATEKO DERRIGORREZKO BALDINTZAK
Desfilean eskopetarekin ateratzeko zerrendan egon behar duzu.
Ehizako eskopetarekin desfilatzen baduzu: eskopetaren gidaren kopia, arma baimena, NAN eta telefonoa.
Erreplikarekin desfilatzen baduzu: erreplikaren dokumentazio kopia, NAN eta telefonoa.
Guzti hau 2012ko Martxoaren 31 baino lehen konpainiaren eskutan egon behar du.
Hiru modu desberdinetan egin dezakezu:
Postaz bidali:
Apto. de Correos 367
20280 Hondarribia
E-mail bidez: info@akartegi.net
Edo Hondarribiako SOKOA Liburudendan utzita. |